AURKEZPENA

Pyryneum Nazioarteko Hegaldi Zentroa Irunberriko aerodromoan dago, Iruñetik 40 km-ra eta Jakatik 80 km-ra. Leku pribilegiatua da, Nafarroako eta Aragoiko Pirinioen arteko mugan, toki zinez aparta Europa Hegoaldeko mendikateari begira egoteko.

2002an Kirol Klub gisa fundatu bazen ere, 2016ko irailean nazioarteko hegaldi-zentro pribatu bilakatu zen, zerbitzu askorekin:

Pilotuentzat

  • Kirol-hegazkinentzako garajea
  • Tailerra
  • Hub turistikoa

Pilotu izan nahi dutenentzat

  • Hegaldi-eskola
  • Amateurrentzako promozio-hegaldiak

Turistentzat

Hegaldien interpretazio-zentro berritzaile eta erakargarria 

INSTALAZIOAK

570 metroko pista bat dugu Itzaga mendiaren eta Irunberriko arroilaren artean, eta haren alboetan bederatzi hangar daude, non gure bezeroen kirol-hegazkinak gordetzen baitira. Gainera, badugu beste hangar bat tailer gisa prestatua, eta beste bat Pyrineum hegaldiaren interpretazio-zentroa hartzen duena; azken horretan, simulagailu bat da erakargarritasun nagusia, turistak liluratzeaz gainera, ikasketa-tresna bat ere badena gure Pilotuen Eskolako  ikasleentzat.

Aerodromoan klub sozial bat dago, turismo-informazioa eskaintzen duena; horretaz gainera, cateringa, taberna, igerilekua eta piknikgunea ere badaude, atseden pixka bat hartzeko hegan egin edo interpretazio-zentroa bisitatu eta gero.

PYRINEUM VIP KLUBA

Pyrineum zentroan zenbait zerbitzu esklusibo daude erabilgarri, hala nola zentro sozialaren erabilera, garaje-zerbitzua edo kirol-hegazkinak alokatzea % 25era bitarteko deskontuarekin, eta haiek erabili nahi dituzten pertsonak Pyrineumeko bazkideak egin daitezke, hilean 36 € + BEZa bakarrik ordainduz.

Abonatuek kirol-hegazkineko 10 hegaldi-ordu aloka ditzakete (1.100 € gehi BEZa), edo, bestela, ordubete (130 € gehi BEZa) soilik.

¡Hegan egin Pyrineumekin!

¡Erreserbatu zure aireontzia!