PRESTAKUNTZA

Eskola teorikoan, aurrez aurreko saioak egiten dira irakaslearekin Pyrineum-eko instalazioetan, eta, bestalde, eskola birtual bat ere erabiltzen da, 24 orduko sarbidea duena; azken horren bidez, ikasgai-zerrenda eta bideoak eskaintzen dira, baita foro bat, non tutore batek zalantzak argituko dizkizun. Nozio orokor guztiak ikasiko dituzu: klimatologia, oinarrizko irratifonia, mekanika eta hegaldi-hastapenak. Zeure burua prest sentitzen duzunean egin dezakezu azterketa teorikoa, urtean hiru deialdi egiten baitira –martxo, ekain eta azaroan–.

Irunberriko instalazioetan hegaldi-instrukzioa egin dezakezu; gaur egungo araudiaren arabera, 15 ordukoa izan behar da azterketa praktikoari aurre egin aurretik; dena dela, batez besteko nazionala 25 ordukoa da gutxi gorabehera, azterketa arrakastaz gaindituko bada.  Gainera, hegaldi-simulagailu bat izanen duzu erabilgarri (informazio gehiago hemen),  ikaskuntzarako punta-puntako teknologiez gozatzeko aukera izan dezazun.

Irakasleek hegaldi-prozedurak ezagutzen eta nabigatzen irakatsiko dizute, eta gerta litezkeen larrialdiko egoerei aurre egiten ere bai. Ikasleak nolako dedikazioa eskaini, haren araberakoa izanen da ikastaroaren iraupena. Nolanahi ere, zaletasun handiko ikasle batek, baldin eta prestakuntza modu jarraituan egiten badu, 6 hilabete baino gutxiagoan ere egin dezake. Hegaldiaren ordutegiak irakaslearen eta ikaslearen artean adosten dira, asteartetik igandera bitarte, argi-hastetik ilunabarreraino.

Proba teoriko ofiziala eta gutxieneko instrukzioa gaindituta, Eskolak proba aztertzailearekin egiteko proposatuko dizu, Pyrineum instalazioetan bertan.

¡Hegan egin Pyrineumekin!

¡Erreserbatu zure aireontzia!