INTERPRETAZIO-ZENTROA

 

Pyrineum ez da hegaldi-zentro bat soilik, baizik eta hegan egiteko gure pasioa partekatzeko moduko leku bat. Horregatik, hegaldiari buruzko interpretazio-zentro bat bultzatu dugu, familiek gure instalazioez gozatzeko aukera izan dezaten eta hobeki ezagut dezaten lurra gure oinetan ikustearen adikzioa

 

Pyrineumen ikus-entzunezko proiekzio batekin emanen dizugu ongietorria; horretan, kirol-hegazkin batean aireratu eta instalazioak dauden ingurune natural pribilegiatua ezagutzeko aukera izanen duzu: mendebaldeko Pirinioak eta aurrepirinioak, arroilak, basoak, gazteluak eta 2.000 metrotik gorako mendiak.

Gainera, zentroko gidari batek lagunduta, aerodromoan ditugun 20 aireontziak ikusi ahal izanen dituzu, baita haien funtzionaltasuna, diseinua, hegaldi-gaitasuna, anekdotak eta jakin nahi duzun guzti-guztia ere.

Larunbat eta igandeetan, eguerdian, droneen erakustaldi bat eskaintzen dugu, non txikienek primeran pasako baitute (ordua zehazteko aukera dago, 10 lagunetik gorako taldea izanez gero).

Azkenik, ausartenek azken belaunaldiko simulagailu batean hegan egiteko aukera izanen dute. Nola aireratzen zaren sentituko duzu, airean barna joan eta hegazkina lurreratu ere eginen duzu zorutik batere altxatu gabe. Zurekin etorri direnek kameren bidez ikusiko dute kabinaren barnean zer gertatzen den eta nola bizitzen duzun hegaldia.

Imajinatzen ibili behar izan gabe, egun batez benetako pilotu bilakatu nahi dutenek hegaldi baten gaineko dibulgazio-ikastaro bat kontratatzeko aukera izanen dute, ordu . Galde iezaguzu.