PYRINEUM, HUB TURISTIKOA

Pyrineum Pirinioen oinetan dago, paisaia eder-ederrak eta erakargarritasun kulturalak eskaintzen dituen inguru batean, Frantziaren eta Espainiaren arteko muga-lurraldean.

Zehazki, Irunberrin gaude, izen bereko arroilaren ondoan, Erronkari eta Zaraitzu ibarren atarian eta Aragoiko mugatik gertu. Gure instalazioetan lurreratzen den pilotua Pirinioetako lehen glaziar-ibarretik –Belagua– oso hurbil dago, baita Larrako Natura Erreserbako mendigune karstiko zabaletik hurbil ere. Airetik ere, bertan du Xabierko gaztelua, milaka urteko Leireko monasterioa, Esako urtegia edo Mallos de Riglos izeneko haitz ikusgarriak.

Nafarroako Pirinioek mendilerro horren mendebaldeko herena hartzen dute, eta gainbehera doaz emeki-emeki ekialdetik mendebalera, itsasoraino. Mendi irisgarriak dira, bikainak baso ederretan sartu edo arroila izugarriak ikusteko, hala nola Irunberriko arroila –150 metroko hormak– edo Arbaiungo arroila –ia 6 kilometroko luzera, eta 300 metrora bitarteko desnibelak–. Lurralde naturala da berez, bertako tradizioak eta kultura gordetzen jakin duena.

 

Egun batez aritu

Inguruan barna hegan egin eta 570 metroko gure pistan lurreratu nahi baduzu, Pyrineumek gure egoitza sozialaz gozatzeko aukera ematen dizu; piknikgunea, igerilekua udan, taberna, catering-zerbitzua daude han, eta haietan atseden hartzeko aukera izanen duzu, inguruan Itzaga eta Arangoiti mendien gaineko ikuspegi pribilegiatuak dituzula.

Aerodromoaren erabilerak 10 €-ko kostua du aireontzi bakoitzeko.

Operazio-basea

 

Oporraldi bat eman nahi baduzu gehien gustatzen zaizun hori egiten, leku paregabea eskaintzen dizugu Pirinioak ezagutzeko.  Hegan egin Kantauri itsasoraino mendikateari jarraituz, sartu 3.000 metrotik goragoko gailur elurtuetan, hegan egin gaztelu eta oihanen gainetik, mila aukera dituzu Europa mendebaldeko bazter pribilegiatu bat ezagutzeko.

Pyrineumen garaje-zerbitzua eskaintzen dizugu zure aireontzia gordetzeko, tailerra ere bai, eta turismo arloko informazioa helarazten dizugu alojamendu- eta jatetxe- aukerak ezagutu eta jakin dezazun zer bisita dezakezun hegan egiten ez duzunean; gainera, gure egoitza soziala erabiltzeko aukera izanen duzu (piknikgunea, igerilekua udan, taberna, catering-zerbitzua) eta hegaldiaren gaineko interpretazio-zentroa ere bai. Pistaren erabilerak eta garajearen alokairuak 20 €-ko prezioa du egunean aireontziko.

Aireko informazioa

Deskargatu gure aerodromoaren hurbiltze-karta aireratze- eta lurreratze-maniobrak fidagarritasunez egiteko. Hurbiltze-karta deskargatu

Informazio turistikoa

Nafarroako Pirinioak sorpresa atseginen iturri bat dira, bai paisaia, bai kultura eta bai gastronomiaren arloetan. Ezagutu zer egin, non lo egin eta non jan Nafarroako Gobernuaren turismo-orri ofizialean. Nolanahi ere, Pyrineumen turismo arloko informazio integrala emanen dizugu gure lurraldean egiten duzun bisita ongi antola dezazun