ESKOLAKO FLOTA

Hirugarren belaunaldiko ultra-arina, prestazio handiak eta segurtasuna eskaintzen dituena. Egonkorra da eta 200 km/ordutik gorako gurutzaldi-abiadura har dezake, bi okupatzaileei egonkortasun handia emanda. Konfort maila handikoa denez eta primerako ikusgarritasuna eskaintzen duenez, bikaina da ikasteko prozesuan ari diren ikasleentzat.

Deskargatu fitxa teknikoa (pdf)

 

 

Ikasi hegan egiten hego birakariko Magnigyro M24 orion hegazkinarekin, 914 turbo motorizazioarekin; benetako pribilegio bat da, autogiro-modelo paregabea baita. Bi lekuko aparatu horrek irakaslea ondoan duela ikasteko aukera ematen dio ikasleari, betiere hotzetik edo eguraldi txarretik babestuta. Bere teknologoari esker, egonkortasun eta segurtasun handikoa da. Gainera, kabina zabala du, erosotasun ona ematen duena, eta instrumentuak ere handiak eta eroso-erosoak dira, hala nola trim elektrikoa, erregai-mailaren adierazlea, flydata, altimetroa, anemometroa, bira-kontagailua, eta abar.

Deskargatu fitxa teknikoa (pdf)

Tecnam P2002.

P2002 bi leku –elkarren ondoan– dituen hegazkina da, behe-hegoarekin, lurreratze-tren finkoa duena. P2002 JF hegazkinak prestazio eta hegaldi-ezaugarri apartak eskaintzen ditu; izan ere, ehunka P2002 ULM, LSA eta VLA ari dira hegan mundu guztian, eta balidatuta daude Europatik kanpoko 15 herrialdetan. Aise pilotatzen denez eta mantentze-lana ere erraza izanik, soluzio bikaina da pilotuak hegaldi-eskoletan prestatzeko. Halaber, bikainak dira baita ere zainketa-plataforma eta patruila gisa erabiltzeko, eta, jakina, turismo-hegaldietarako ere bai.

Deskargatu fitxa teknikoa (pdf)