PILOTUEN ESKOLA

Pyrineum Pilotuen Eskolak ultra-arinen pilotu-titulua eskuratzeko aukera ematen dizu, hain zuzen leku pribilegiatu batean, Pirinioen oinetan; gainera, nortasun berezia duten hegazkinak erabil ditzakezu, baita simulagailu bat ere. Pyrineum zentroan hego finko edo hego birakariko pilotu-titulua eskuratzeko gaikuntza ematen dugu.

Eskola teorikoan, aurrez aurreko saioak egiten dira irakaslearekin Pyrineum-eko instalazioetan; azken horren bidez, ikasgai-zerrenda eta bideoak eskaintzen dira, baita foro bat, non tutore batek zalantzak argituko dizkizun. Nozio orokor guztiak ikasiko dituzu: klimatologia, oinarrizko irratifonia, mekanika eta hegaldi-hastapenak. Zeure burua prest sentitzen duzunean egin dezakezu azterketa teorikoa, urtean hiru deialdi egiten baitira –martxo, ekain eta azaroan–.

Informatu hemen
  • 16 urtetik gorakoa izatea; dena den, izangaiak ez du titulua eskuratuko 18 urte bete arte
  • Guraso-agintea duenaren baimena, adingabea izanez gero.
  • NANaren fotokopia
  • Karnet-tamainako argazki bat
  • Eskaera-formulario bat
  • 2. klaseko eta LAPL ziurtagiri medikoa aurkeztea
Ikusi gainerako baldintzak

Egin zaitez pilotu 2.850 €-tik aurrera (gehi BEZa).

Prestakuntza teorikoa

600+BEZa
  • Barne daude azterketaren tasak, matrikulazioa, ikasgai-zerrenda eta prestakuntzako saio presentzialak.

Hegaldi-eskolak

150+BEZa
  • Ordubeteko hegaldiaren kostua hego finkoko kirol-hegazkin batean

Clases de vuelo

185+BEZa
  • Ordubeteko hegaldiaren kostua hego birakariko kirol-hegazkin batean

Ordaintzeko modua: Matrikula egiteko unean, prestakuntza teorikoa eta bi hegaldi-ordu ordainduko dira. Gainerako hegaldi-orduak, egin ahala ordainduko dira.

Hiru modelok osatzen dute eskolako flota, balio komunak partekatzen dituztenak: segurtasuna, egonkortasuna eta pilotatzeko erraztasuna. Tecnam P92 Echo Classic Deluxe eta Tecnam P2002 aireontziak bikainak dira hego finkoko pilotu bilakatzeko. Bere aldetik, MagniGiro M24 Orion VIP delakoa autogiro-modelo paregabea da, ikasleari irakaslea ondoan duela ikasteko aukera ematen diona, eta betiere hotzetik edo eguraldi txarretik babestuta.

Ezagutu gure aireontziak

Pedro Santurdek zuzentzen du gure irakasle-taldea –1.000 hegaldi-ordutik gora ditu–, eta haren Operazioetako eta Nabigazioko laguntzaile Paco Rodriguez aritzen da –Rally mundu txapelketako tripulazio irabazleko kidea prezisio-lurreratzeetan–.

Ezagutu gure irakasleak

¡Hegan egin Pyrineumekin!

¡Erreserbatu zure aireontzia!