EGUN BATEZ PILOTUA

Uste baino gehiago eginen duzu hegan!

Nahi duzu bizi hegan egitearen esperientzia? Nahi duzu ultra-arin batera igo eta zerorrek gozatu aireontzi bat pilotatzeko aukeraz?

Jakin ezazu pilotua izateko gaitasuna ote duzun, betiko gogoratuko duzu.Hegan egitea zure esku dago. Pyrineumen hegaldien gaineko hastapen-ikastaroa eskaintzen dugu, eta, horretan, motor-hegaldia ezagutzen hasteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskaintzen ditugu, hala nola bidaia baten prestaketa, nabigazio-sistemak, erreferentzia geografikoak eta oinarrizko maniobrak.

Ikasitakoa praktikan jartzeko, bi lekuko kirol-hegazkin batera (TECNAM P92 ECHO DELUXE) igotzea eskaintzen dizugu, Pirinioetako zeruetara hurbil zaitezen. Goza ezazu abentura paregabe batez.

4 bide dituzu aukeran hegan egiteko, gainetik ikusi nahi duzuna hauta dezazun.  Maiatzaren 30era arte, balia zaitez instalazioak irekitzeagatik indarrean dagoen eskaintza bereziaz.

BIDEA 1 – IPARRALDEA

Iraupen: 30 minutu.

Bide honetan, hauen gainetik eginen dugu hegan: Irunberri – Itoizko urtegia – Orreaga – Iruñerria – Irunberri.

Prezioa: 80€ | Erreserbatu

BIDEA 2 – HEGOALDEA

Iraupen: 30 minutu.

Bigarren bide honetan, hauen gainean ibiliko gara: Irunberri – Zangoza – Xabierko gaztelua – Esako urtegia – Leireko monasterioa – Irunberri

Prezioa: 80€ |Erreserbatu

BIDEA 3 – IPARRALDEA

Iraupen: 60 minutu.

Hirugarren aukera honetan, honen gainean ariko gara: Irunberri – Itoizko urtegia – Eugiko urtegia – Orreaga – Izaba – Pirinioak – Irunberri

Prezioa: 150€ | Erreserbatu

BIDEA 4 – HEGOALDEA

Iraupen: 60 minutu.

Azkeneko bide horretan, honako ibilbide hau eginen da: Irunberri – Xabierko gaztelua – Jaka -Peña urtegia – Mallos de Riglos – Sos del Rey Católico – Leireko monasterioa – Irunberri

Prezioa: 150€|Erreserbatu

¡Hegan egin Pyrineumekin!

¡Erreserbatu zure aireontzia!